• Liluratu Irlandar Familia experientziarekin

Nerabeentzako egonaldia (12- 20 urte)

Udan izaten dira irlandako familietan egonaldiak, ekaina bukaeratik uztaila bukaerarte. Lau asteko gutxieneko egonaldiak hizkuntzan murgiltzeko arrakasta ziurtatzen duela uste dugu.

Ostatua gazte baten familia irlandarrean hartuko duzu adin  eta sexu bereko gaztea izango da eta interes amankomunak izango ditu. Zuretzako familia egokiena nahi dugu, horregatik beraiekin elkarrizketak izaten ditugu hautatu aurretik.

Badakite zergatik eta zertarako zoazen eta hizkuntzaren ezagutzan hobetzea eta laguntzea da beraien nahia. Zure egonaldia ahal bezain atsegina izatea nahi dute.

Familiari beraiengandik espero dena  azaltzen zaio gaizki ulertuak ekiditeko.

Familiak zure egonaldi bitartean astero jarduerak antolatzeko konpromisoa hartzen du, herri irlandera eta bertako kultura hobeto ezagutzeko. Asteroko kirol eta kultura jarduerak azpimarratzen dizkiegu. Irlandako ondare kulturalaren alde interesgarriena erakusteko irteerak antolatzen ditugu.

Egun hauetan, talde guztia batzen dugu baita anfitrioiak ere guztiok batera irteera kulturalaz edo kirol ekitaldiaz gozatzeko. Taldekideek familia ezberdinekin harremana izatea garrantzitsua dela deritzogu, beraien artean gehiago ezagutzeko eta harremanak estutzeko.

Honek ezagutza kulturala gehitzea dakar, aukera ezberdinak irekitzen ditu eta ikasten ari den hizkuntzan gehiago sakontzeko aukera ematen du.