• Liluratu Irlandar Familia experientziarekin

Irlanda

Irlanda toki egokia da ingelera ikasteko. Bertako biztanleak ingelera azentu argiz hitz egiten dutela esaten da. Ezaguna da mundialki beraien abegia, izaera naturalaren  ikur moduan. Irlandarrak alaiak eta maitekorrak direla ere esaten da esaten.

"The craic" Irlandan asko erabiltzen den esamolde bat da. "The craic is mighty", "great craic", "What’s the craic?" bizitzaren gozamena azaltzeko espresioak dira.

Irla honetako jendeak dibertsioa maite du eta bere muina bilakatzen du. Irlanda ere ezaguna da  hainbat santu, santa, eruditu eta jakintsuren sorterria delako. Tratu atsegineko jendea du Herrialde onek, musika (ona) maite du, jende berria ezagutzea gustuko dute eta istorioak kontatzea.

Irlandarrak harro daude beraien kultura aberatsarekin eta  bisitariekin elkartrukatzea gustuko dute.

Irla osoan zehar dauden toki sakratuetan, historikoetan eta arkeologikoetan aztarna zeltak aurki daitezke. Aztarna hauen presentziak literaturan, artean eta kantuetan kondaira zelta bizirik mantentzea dakar.

Herrialdearen fisonomia bera ere, lakuetan isladatzen diren zelai beti berdeak Irlandari karisma mistikoa eransten dio.