• Liluratu Irlandar Familia experientziarekin

Taldean

Asteroko irteeren bitartez taldeko partaideen eta anfitrioien arteko topaketak  burutzen ditugu. Gure proiektua pertsona bakoitza  Irlandako kultura aberasgarriaren bihotzera bideratzean datza. Belfast eta Dublin bazelako hiriak bisitatzen ditugu. Horrelako europar hiri modernoetan egoten den giro animatuaz gozatuz egun osoko bisita turistikoa egiten dugu. Ondare kultural zelta elkarbanatzea gustatzen zaigu, Irlanda osoan nagusitzen dena, musika saioetan  eta kirol gaelikoetan esperientzia izanaz.

Aparteko jarduerak

Partaide bakoitzaren beharretara egokitu gaitezkeenez, aparteko jarduera asko eskaini daitezke lehen pausuak emateko edo programa zabalagoak gauzatzeko. Gauzatu daitezkeen aparteko jarduera batzuk: golf, tenis, zaldiketa nazioartean ospetsua den ekitazio eskola batean, quad, arkua jaurtitzea, shuffleboard, kanoa, kayak, uretako eskia, eta wakeboarding. Mesedez, jarri gurekin harremanetan jarduera bakoitzaren prezioa jakiteko.

Gure programako klaseak

Gure programak ez ditu klaseak barneratzen. Esperientziaz dakigu ia klase gehienetan gazteleraz hitz egiten duten taldeak osatzen direla eta honek espainieraz hitz egitea indartzen du eta hizkuntza ingelerarekiko aukerak gutxitzea Dakar. Hala eta guztiz ere, bakarkako klaseak edo talde txikiak eskuragarri daude eskatuz gero.