• Liluratu Irlandar Familia experientziarekin

Neurriko egonaldia familian

Gure programak pertsona bakoitzaren beharretara egokitzeko diseinatuak izan dira. Baldintza bereziren bat izanez gero, esaiguzu eta zure beharretara egokituko gara egonaldirako familia egokiena aukeratuz.

Nagusientzako egonaldia familian

Aukera hau gazte helduentzat eta ikasteko esperientzia paregabea izan  nahi duten nagusientzat zuzendua dago. Pertsona interesatuaren arabera  zehazten da urteko garaia eta egonaldiaren iraupena.

Hiru eredu nagusi daude:

  1. Familia batean egonaldia, klaserik gabe.
  2. Familian irakaskuntza. Irakaslearekin elkar bizitzean datza, janarien prestakuntzan parte hartuz edo beste eginbeharretan eta egunero irteerak eginaz. Aukera dago astero klaseak izateko  5 eta 20 ordu  artean.
  3. Familia batean egonaldia eta hizkuntza eskola. Familian elkarbizitzen da, klasek hizkuntza eskolan direlarik.